
— Bizipenetatik jaioa —
Nire ibilbidean zehar izandako esperientzia
eta bizipen hauetatik jaio da proiektu hau:
“Aralar, mundua leku den lurra” dokumentala kozuzendu nuen Aloña Jauregi,
Iban Toledo eta Ion Fontenlarekin batera. Nire bizitzaren norabidea aldatu
zuen inflexio puntua izan zen.


Esperientzia hartan ernatu zen
ilusiotik sortzen jarraitu dut:

“Naturan hezten”:
“Naturan hezten” webgune didaktikoaren sorreran parte hartu nuen: arazo egoerak planteatu eta bideoen gidoia nahiz edukiak zehazten.
Material didaktikoa:
Material didaktikoaren sorreran esperientzia daukat, planteamendu orokorrak nahiz proposamen pertsonalizatuak egiten.
Dibulgazioa:
Ingurumen eta iraunkortasun gaiei lotutako dibulgazio hitzaldiak eta prestakuntzak eman ditut: basoek klima aldaketaren testuinguruan egin diezaguketen ekarpenari buruz, 2030 Agendako GIH-en erabilera curricularra, etab.

Ezagutu zertan lagun diezazukedan:
