
Pentsamendu kritiko eta sormenaren bidez mundu
hobe bat eraikitzeko hezkuntza eta dibulgazioa
Hausnartu — Sentitu — (Elkar)ekin
Proiektu honen bidez iraunkortasuna eta ingurumenaren
babesa ardatz izango dituzten esperientzia eta bide
berrien sorrera sustatu nahi dut.
Gertutasun eta elkarlanean oinarritutako lanketen bidez
gizartea eralda dezakegula sinesten dut.

Kaixo, Garazi naiz
Industria mundua utzi eta nire sinesmen eta
balioekin bat datorren ibilbideari ekin diot

Nire ibilbide profesionala errotik aldatzeko erabakiaren ondotik, bizipen eta esperientzia apartak partekatzeko aukera izan dut. Txikitik gauza handiak lor daitezkeela ikasi dut eta bide horretatik jarraitzearekin egiten dut amets.
Elkarlanean oinarritutako sorkuntza prozesuak garatzeak ilusionatzen nau: emaitza apartak lortzeaz gain, pertsona eta kolektibo bezala garatzeko aukera eskaintzen digutela sinesten dudalako. Sortuz mundua eralda dezakegu.

Gaur egungo erronkei aurre egiteko gizarte-inertziak
eten eta ezagutza abiapuntu duen eraldaketa bati
ekin behar diogula uste dut.
Bide hori, enpatia, errespetu eta solidaritate baloreetan oinarritzen den kolektibo
batetik jaioko da eta honen parte izatera gonbidatu nahi zaitut.


Onddoen mizelioak basoetako zuhaitzak elkarrekin
konektatzen ditu, elkarren artean elikagaiak trukatu eta
bestelako komunikazio mota batzuk izatea ahalbidetuz
Guretzat hain ezezagunak diren sare ikusezin hauek, basoaren bizirautea bermatzen dute.
Proiektu honen baitan, gizarte mailan horrelako iraunkortasun-sare bat sortzeko pausuak eman nahi dira. Kolektibo ezberdinei zuzendutako ekintzen bidez, iritzi kritiko eta pentsamendu librea sustatzea, eta horrela, etorkizun oparo eta justuago baten alde egiteko kontzientzia hartu, ekintzak antolatu eta sinergiak sor ditzagun.

Ezagutu zertan lagun diezazukedan:
